Ertzaintzak jakinarazi du 31 urteko gizon bat atxilotu duela Zarautzen emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, eta horren aurrean, Zarauzko Udalak elkarretaratzera deitu du erasoa gaitzesteko. Protesta bihar 12:00etan egingo dute, Lege Zaharren enparantzan, "gertatutakoa gaitzesteko eta biktimarekiko laguntza eta hurbiltasuna erakusteko".
Ertzaintzaren arabera, erasoa astelehen goizaldean gertatu zen, 05:30 inguruan, Zarauzko ostatu turistiko bateko komun publikoetan. Abisua jasotakoan, Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen ostatura, eta inguruan zegoen erasotzailea atxilotu egiten zuten.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Zarauzko Ertzain Etxera eraman zuten atxilotua, eta atzo azken orduan epailearen aurrean deklaratu ondoren, karguekin aske utzi zuten.