Zarauzko hondartzan bainua hartzea debekatu dute eguerdian. Udalak azaldutakoaren arabera, marmoken presentziagatik hartu dute erabakia, Osasun Sailaren gomendioei segika. Izan ere, karabela portugesak agertu dira, eta ziztadaren bat ere artatu behar izan dute sorosleek.
Bihar goizean egingo dute egoera aztertzeko ikuskapena. Bitartean, herritarrek ezingo dute bainurik hartu Zarauzko hondartzan.