Surf egokituko txapelketetan emaitza bikainak lortzen jarraitzen dute Aitor Frantzesena Gallo zarauztarrak eta Ibon Oregi Zarautzen bizi den markinarrak. Joan den astean, esaterako, Europako txapeldun izendatu zuten Gallo, eta txapeldunorde Oregi, Galizian jokatu zuten lehiaketan.
Gainera, taldeka biak izan ziren Europako txapeldun, Espainiako selekzioarekin. Taldeka Portugal izan da bigarren, Alemania hirugarren, eta Italia laugarren. Antolatzaileek azaldu dutenez, bost urte ziren Europako txapelketa hori jokatzen ez zutela.
