Hasi da helduen Txaparrotan Desertu Txikian

Intza Trula 2023ko uztailaren 8a

Pasaden asteburuan Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketako haurren partidak jokatu zituzten, oraingoan, berriz, helduen txanda da.

Gaur goizean jokatu dituzte Txaparrotan eskubaloi txapelketako helduen lehen partidak, izan ere, aurreko asteburuan haurrek osatutako taldeek jokatu zuten lehiaketa. Gaur eta bihar egun osoan zehar jokatuko dituzte partidak Desertu Txikian.

120 talde eta 200 partidatatik gora jokatuko dituzte hondartzan bi egun hauetan, 09:00etan hasi eta igande iluntzera bitarte. 

Emakumeei dagokienez, 32 taldek eman dute izena, eta lau taldetako multzoetan banatu dituzte. Talde bakoitzeko bi onenek jarraituko dute aurrera. Halaber, gizonezkoetan, 88 taldek eman dute izena, horietatik 24 mistoak. Lauko multzoetan banatu dituzte, eta, bertako lehen sailkatuen eta bigarren geratu direnen artean hamar onenek egingo dute aurrera.

Gaurtik igande arratsaldera arte iraungo du txapelketak. Hori horrela, emakumezkoen finala, igandean, 18:00etan izango da; gizonezkoena, berriz, 18:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide