Antzerki obraz bete dira Zarauzko kaleak

Intza Trula 2023ko uztailaren 7a

Atzo arratsaldean hasi zen Kalerki jaialdia, eta larunbat gauerdira arte askotariko ikuskizunez gozatzeko aukera aukera egongo da herriko hainbat txokotan.

Antzerki obrek hartu zituzten Zarauzko kaleak atzo arratsaldean. Kalerki kale antzerki jaialdiaren lehen eguna izan zen, eta larunbat gauerdira arte askotariko emanaldiak daude prestatuta egitarauan. 

Hori horrela, atzo, #Sueña, Mireia Miracle (Madril); Orrazkera misteriotsuak, Cristophe Pavia (Euskal Herria); Carilló, Companya La Tal (Katalunia) eta MDR (Muerto de risa)*, Los Galindos (Katalunia) antzezlanen txanda izan zen. Villa Manuelan, Santa Klaran eta Udaberri parean eskaini zituzten emanaldiak.

Honakoak dira gaur eta bihar arratsalderako aurreikusitako emanaldiak:

Gaur, ostirala

  • Troia, Kamikaz Kolektiboa (Euskal Herria). Santa Klara, 19:00etan.
  • LOF (Ladies on Fight), Eva Guerrero/Doos Colectivo (Euskal Herria). Antoniano frontoia, 20:00etan.
  • WC, David Cebrián (Andaluzia). Frontoi Txikia, 22:00etan.
  • O2 Oxygen, Pia Projectos de Intervençao Artística (Portugal). Munoa, 23:00etan.

Bihar, larunbata

  • Mesede bat egitearren, Trapu Zaharra (Euskal Herria). Antoniano frontoia, 18:00etan.
  • Ara, Andrea Rios (Madril). Frontoi Txikia, 19:00etan.
  • Menu, Dantzaz (Euskal Herria). Musika Plaza (ibiltaria), 20:00etan.
  • Asfaltoaren azpian, euria*, Piszifaktoria Ideien Laborategia (Euskal Herria). Munoa (ibiltaria), 20:00etan.
  • Nüshu, Cia. Capicua (Aragoi). Munoa, 22:00etan.
  • Su danborrak, Deabru Beltzak (Euskal Herria). Munoa (ibiltaria), 23:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide