Zezen puzgarriekin haurren entzierroa egin zuten atzo Zarauzko kaleetan barrena. Haur eta guraso mordoa bildu ziren Lege Zaharren enparantzan, eta zapi gorri eta egunkariz bete zen plaza. Antzerkia Familian programaren lehen ekimena izan zen honakoa.
Hori horrela, 17:30ean atera ziren zezen puzgarriak udaletxetik, eta Musika Plazatik pasa eta Kale Nagusian barrena ibili ziren.
Antzerkia Familian Udan programaren barnean antolatu zuten entzierroa, eta horrez gain, beste hainbat ekintza prestatu ditu Zarauzko Udalak datozen asteetarako, hala nola zirkua, magia, antzerkia eta dantza.
Honakoa da datozen egunotarako egitaraua:
- Uztailak 13: EQM Teatre konpainiaren Antipasti.
- Uztailak 20: Zirko Txosko konpainiaren Indartxuak.
- Uztailak 27: Potx eta Lotx taldearen Aireportuan.
- Abuztuak 3: Eleder magoa.
- Abuztuak 24: Ameztu produkzioak konpainiaren Organik.
- Abuztuak 31: Kantu kolore konpainiaren Txiki Festa.