Gogotsu hartu dute uda sasoia Zarautzen eta festarik festa dabiltza herritarrak. San Joan bezperako ekitaldiak, sanpelaioak eta Elkano auzoko sanpedroak atzean utzi ondoren, Vista Alegre auzoan izango da parranda egiteko aukera asteburuan. Etzi abiatuko dituzte jaiak eta hiru eguneko egitaraua osatu dute:
Uztailak 7, ostirala
- 19:00. Txupinazoa, buruhandiekin.
- 21:00. Parrillada.
- Jarrian. Trikitilariak.
Uztailak 8, larunbata
- 10:00. Diana.
- 11:00-12:30. Haurrentzako eskulanak eta marrazki librea.
- 14:00. Haurren bazkaria.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria.
- 14:15. Bazkari herrikoia.
- 16:30-19:30. Puzgarriak.
- 19:00-20:00. DJ Aros.
- 20:30. Patata tortilla lehiaketa.
- 23:00. DJ Aros.
Uztailak 9, igandea
- 10:30. Diana.
- 11:30-12:30. Apar festa.
- 13:00. Txistor jana.
- 17:00-18:30. Haurrentzako ikuskizuna eta txokolatada
- 18:30. Toka txapelketa.
- 21:00. Festa amaiera traka.