Atzo, ekainaren 21a, Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nazioarteko Eguna izan zen, eta gaixotasunari ikusgarritasuna emateko, Adela Gipuzkoa elkarteak beste urte batez eraikinak berdez argiztatzeko kanpaina egin zuen. Adela Zarautz elkarteak deiarekin bat egin zuen, eta aurten ere Lizardi kirol aretoaren kanpoaldean argazkia atera zuten atzo iluntzean, eraikinak argi berdea islatzen zuela. AEA duen Sonia Mosquera bertan izan zen, eta Zarauzko Udaleko ordezkarien babesa jaso zuen.