Bizi-bizi doaz Zelai Ondoko jaiak

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 18a

Bola eta Toka Txapelketa, haurren lasterketak, auzo bazkaria... aspertzeko betarik ez dago auzoan.

San Joan bezperako suaren bueltan egingo den ekitaldiaren faltan, Zelai Ondoko jaien asteburua aurki amaituko da. Baina gaurkoan ere izan dute zer ospatua, eta nola ospatu ere. VIII. Bola eta Toka Txapelketa jokatu dute auzoko bolatokian, Andres Illarramendiren omenez, Zelai Ondoko Bol&Tok Klubak gidatuta. Modalitateetan aritzen direnak, zaletuak eta hasiberriek parte hartzeko aukera izan dute.

Haurrek ere protagonismo nagusi izan dute gaurko jardunaldian. Haientzako marrazketa txokoa jarri dute lehenik eta behin, eta ondoren auzoko lasterketa egin dute, adin tarteka sailkatuta. Helburua lagunartean parte hartzea izan da, eta bukaeran korrikalari txiki guztiei izozki bana eman diete Zelai Ondoko Jai Batzordeko kideek.

Orain, festak biribiltze aldera, Zelai Ondoko VIII. Auzo Bazkariaz gozatzen ari dira auzokoak eta auzora bertaratu den herritar oro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide