Munduko zirkuituko lehen proba irabazi du Gallok

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 18a

Aitor Frantzesena 'Gallo' eta David Gomez, garaikurrarekin (Aitor Frantzesena)

AmpSurf-ek Kalifornian antolatutako txapelketak eskuratu du garaipena surflari zarauztarrak, eta oso gustura dago lehiak izan duen mailarekin.

Surf egokituko munduko  zirkuituko lehen proba irabazi du Aitor Frantzesena Gallo surflari zarauztarrak. Astean zehar Oceanside Pierren (Kalifornia, AEB) jokatutako AmpSurf-en txapelketan bereganatu du, David Gomez gida bidelagun izan duela, eta oso pozik agertu da garaipenarekin; izan ere, maila handia topatu du lehiaketan.

Gallo bolada onean da: maiatzean txapeldun izan zen Hawaiin (AEB) eta duela astebeta podiumera igo zen Kanarietan jokatu zen Espainiako Kopako proban. Aurrera begira, gainera, egutegi betea du: hiruna txapelketa jokatuko ditu Europan eta AEBetan, eta ondoren, ISAren Munduko Txapelketan hartuko du parte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide