Aurten ez da izan ohiko azokarik, baina Mendiren omenezko marrazki txokoaren ondoren, usadioari jarraituz, txakolin dastaketa egin dute Iñurritza auzoko zabalgunean. Iñurritza Jai Batzordekoak edalontziak eta txorizo pintzoak saldu eta saldu aritu dira, eta jendeak lagun giroan gozatu du bertako txakolina dastatuz. Giro atsegina nagusitu da, oro har, bertaratu direnen artean.
Jaiak arratsaldean jarraituko du Jalgi Dantza Taldearen erakustaldiarekin, elektrotxarangaren emanaldiarekin, eta, azkenik, kantu afariarekin. Auzoko jaiak datorren asteburuan lehertuko dira sanpelaioekin.