Garoa liburu dendak eta Susa argitaletxeak antolatuta, Harkaitz Cano idazleak Pozaren erdia poema liburuan oinarritutako errezitala eskainiko du bihar arratsaldean; argitalpena joan den udazkenean eman zuen argitara. Emanaldia Garoan bertan izango da, 19:00etatik aurrera.
Canoren azken lana sonetoz osatutako bilduma da , eta berak esana da batzuetan aski dela pozaren erdiarekin. Hausnarketa horren baita, haurtzaroa, umorea, idazketa, desira eta jolasa eraman ditu lerro neurtu eta errimatuetara, eta bihar orrietan jasotakoak ahots goran entzuteko parada izango da.