Imanol Urbieta Udal Musika Eskolak 10. urteurrena ospatuko du datorren larunbatean

Mireia Galarza Bastida 2023ko ekainaren 11

Musika eskolakoen iazko ikasturte amaierako kontzertua. (Aritz Mutiozabal)

Antolatzaileek azaldu dutenez, "ilusio handiz" prestatu dute egitaraua, eta asmoa da kalera irtetea, "zarauztar guztiekin ospatzeko".

Imanol Urbieta Udal Musika Eskolak 10. urteurrena ospatuko du datorren larunbatean, hilak 17. Hain zuzen, 2013ko irailean ireki zituen ateak Zarauzko musika eskolak, eta urtemuga baliatuta, hainbat ekintza antolatu dituzte egun horretarako. Antolatzaileek azaldu dutenez, "ilusio handiz" prestatu dute egitaraua, eta asmoa da kalera irtetea, "zarauztar guztiekin ospatzeko".

09:30ean izango da lehen ekintza, txistularien diana, hain zuzen. Jarraian, 10:00etan, batukada izango da, eta ordu erdi geroago txarangaz gozatu ahal izango dute zarauztarrek. 11:15ak aldera, kontzertua eskainiko dute Musika Plazan, eta bukatzeko, 12:30ean, bigarren kontzertu bat eskainiko dute Frontoi Txikin.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide