Gallok munduko zirkuituko lehenengo proba irabazi du Hawaiin

Jabi Gonzalez Toston 2023ko maiatzaren 16a

Gallo Hawaiin munduko zirkuituko proba irabazi ondoren. (BAT Basque Team)

Gizonezko itsuen kategorian ari da lehiatzen eta Costa Rican eta Estatu Batuetan jokatu ditu zirkuituko hurrengo bi txapelketak.

Aitor Frantzesena Gallo surflari zarauztarrak Adaptive Surfing World Tour-eko lehenengo proba irabazi zuen joan den asteburuan Hawaiin. Honolulu hiriburuko Waikiki hondartza ezagunean jokatu dute txapelketa txapelketa hilaren 8tik 13ra eta gizonezko itsuen kategorian hartu du parte Gallok.

Hiru proba dira zirkuitua osatzen dutenak eta Costa Ricako Puntarenasen eta Kaliforniako (Estatu Batuak) Oceanside hirian irailean izango ditu hurrengo biak txapeldun zarauztarrak. Ekainean izango du Costa Ricakoa eta Irailean Kaliforniakoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide