Aurtengo Literaturiaren lehen balorazioa, oso ona

Urtzi Oteiza-Onintza Lete Arrieta 2023ko maiatzaren 7a

Ostiral iluntzetik hasita, letrek hartu dute Zarauzko erdigunea asteburuan, eta gaur eguerdian, azokaren itxiera gertu zela, egin dio aurreneko balorazioa hedabide honi Iñigo Azkue antolatzaileak.

Aurtengo Literaturia arrakastatsua izan da. Hala adierazi dio hedabide honi Iñigo Azkue antolatzaile getariarrak.

Ostiral iluntzean Modelo aretoan egin zuten irekiera ekitaldia, "bete egin zen", eta gainerako hitzorduek ere arrakasta izan dute, Azkueren hitzetan.

Lege Zaharren enparantzako karpan liburu azoka egon da atzo eta gaur, eta mahai-inguruak, hitzaldiak eta errezitaldiak ere egin dituzte karpan bertan, Modelon nahiz Etxezabalan. Hamabosgarren edizioa amaitzear da, eta hamaseigarrena prestatzeko lanetan buru-belarri hasiko dira bihartik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide