Abiatu dute Literaturia

Onintza Lete Arrieta 2023ko mai. 6a, 09:38

'Azken oturuntza. Ez dakit norentzat izan daitekeen interesgarria' obraren une bat, atzo Modelon. (Literaturia)

Atzo iluntzean egin zuten hasierako ekitaldia Modelon, Espainiako Kritika saria jaso berri duen Jon Benito idazlearen eskutik. Ondoren, Aner Euzkitze igo zen oholtzara Oihana eta Haizea Aranarekin eta Leire Vargasekin, Azken oturuntza. Ez dakit norentzat izan daitekeen interesgarria saioa eskaintzeko. Espresuki Literaturiarako prestatutako lana da hori. Gaur eta bihar hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango da herrian barrena.

Ireki ditu ateak Literaturiak. Modelon egin zuten atzo 20:00etan hasiera ekitaldia, eta Espainiako Kritika saria jaso berri duen Jon Benito idazle zarauztarrak izan zuen ohorea. Ondoren, Aner Euzkitze igo zen oholtzara Oihana eta Haizea Aranarekin eta Leire Vargasekin, Azken oturuntza. Ez dakit norentzat izan daitekeen interesgarria saioa eskaintzeko. Espresuki Literaturiarako prestatutako lana da hori.

Antolatzaileek hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaurko eta biharko, Eten aurtengo leloaren aterkipean.

Jon Benito, manifestua irakurtzen atzo Modelo aretoan. (Literaturia)

Gaur, larunbata


Etxezabalan
11:00. Basoko sekretuak ipuin-kontaketa musikatua. Amaia Elizagoien eta Irati Celestino

Modelo aretoan
12:30. Erreteneko kronikak. Loreak Belaunetan dokumentala + mahai-ingurua. Lanartea Amagoia Gurrutxaga, Eneritz Artetxe, Koldo Izagirre eta Ainara Azpiazu Axpi
18:00. Hitz etzana performance literarioa Ane Garcia eta Eider Perez
20:00. Kalakan. Ahotsez. Sarrera: 8 euro.

Lege Zaharren enparantzan
12:00. Azokaren irekiera. Karrikiri elkarteari omenaldia
12:00-14:00 / 17:00-20:00. Azoka
12:00-14:00 / 18:00-20:00. Ahotsenea-Liburu aurkezpenak

Bihar, igandea


Modelo aretoan
11:00. Mare, ilargiari poemak poesia errezitaldi musikatua. Aurkezlea: Jon Martin. Musika: Idoia Asurmendi, Errezitatzen: 6 idazle eta 6 ikasle.
12:30. Bihurguneak eta bideak elkarrizketan. Itziar Ugarte, Uxue Apaolaza eta Ines Osinaga

Lege Zaharren enparantzan
11:30-14:00. Azoka
12:00-14:00. Ahotsenea-Liburu aurkezpenak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide