Etenik ez du izango Literaturiak

Aritz Mutiozabal 2023ko maiatzaren 5a

Liburu aurkezpenak Literaturian. (Hitza)

Ohi bezala, kultura eta literatura sustatzeko ekitaldi ugari izango dira gaur arratsaldetik hasi eta igandera bitartean.

Gaur arratsaldean zabalduko ditu ateak Literaturia euskal letren plazak, berriki kritikaren saria lortu duen Jon Benitoren eskutik. Idazle zarauztarra arduratuko da hamargarren edizioko manifestuaz, eta jarraian, jaialdirako espresuki sortutako Azken oturuntza ikuskizuna eskainiko dute Aner Euzkitzek, Leire Vargasek eta Oihana eta Haizea Arana ahizpek.

Eten leloak barnebilduko du aurtengo Literaturia, eta horren baitan mugituko igandera bitarteko ekitaldi nahiz jarduerak etenik gabe. Ohi bezala, liburu azoka izango Lege Zaharren enparantzan, eta argitaratu berri diren liburuen aurkezpenak zuzenean ezagutzeko parada izango da Ahotsenean.

Bihar, gainera, Iruñeko Karrikiri elkartea omenduko dute azokaren irekieran.

EGITARAUA

Maiatzak 5, ostirala
Modelo aretoan
20:00. Manifestua, Jon Benito.
20:15. Azken oturuntza. Ez dakit norentzat izan daitekeen interesgarria. Aner Euzkitze, Oihana eta Haizea Arana, Leire Vargas. Sarrera: 8 euro

Maiatzak 6, larunbata
Etxezabalan
11:00. Basoko sekretuak ipuin-kontaketa musikatua. Amaia Elizagoien eta Irati Celestino

Modelo aretoan
12:30. Erreteneko kronikak. Loreak Belaunetan dokumentala + mahai-ingurua. Lanartea Amagoia Gurrutxaga, Eneritz Artetxe, Koldo Izagirre eta Ainara Azpiazu Axpi
18:00. Hitz etzana performance literarioa Ane Garcia eta Eider Perez
20:00. Kalakan. Ahotsez. Sarrera: 8 euro.

Lege Zaharren enparantzan
12:00. Azokaren irekiera. Karrikiri elkarteari omenaldia
12:00-14:00 / 17:00-20:00. Azoka
12:00-14:00 / 18:00-20:00. Ahotsenea-Liburu aurkezpenak

Maiatzak 7, igandea
Modelo aretoan
11:00. Mare, ilargiari poemak poesia errezitaldi musikatua. Aurkezlea: Jon Martin. Musika: Idoia Asurmendi, Errezitatzen: 6 idazle eta 6 ikasle.
12:30. Bihurguneak eta bideak elkarrizketan. Itziar Ugarte, Uxue Apaolaza eta Ines Osinaga

Lege Zaharren enparantzan
11:30-14:00. Azoka
12:00-14:00. Ahotsenea-Liburu aurkezpenak

Erlazionatuak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide