Kopla Txapelketa Herrikoia antolatu dute maiatzaren 13rako

Aritz Mutiozabal 2023ko maiatzaren 1a

Kopla Txapelketa Putzuzulon (Hitza)

Hiruputzu gaztetxean izango da, eta sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, saioa hasi baino ordu erdi lehenago.

"Desagertuta ginela uste al zenuen? Ba, ez da hala! Plazer handiz aurkeztu nahi dizuegu Kopla Txapelketa Herrikoia!". Iragarpen pozgarria eginez, Koplazale Elkarteak hitzordu klasikoa maiatzaren 13an izango dela aurreratu, 22:00etatik aurrera, Hiruputzu gaztetxean. Baina kasu honetan herrikoi bihurturik dator.

Oholtza berria eta data berria estreinatuko du txapelketak, eta erabat herrikoituta, baina betiko izpirituarekin girotzeko asmoa dute. Aurki emango dituzte xehetasun gehiago, batik bat, parte hartuko duten bertsolariak nortzuk izango diren. Bien bitartean, sarrerak 5 euro balioko duela jakitera eman dute, eta egunean bertan eskuratu ahalko da, 21:30etik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide