Merkatu Plazara lekualdatu dituzte arratsaldeko mahai jokoak eta puzgarririk ez da izango bihar

Jabi Gonzalez Toston 2023ko apirilaren 29a

Zarautz Familia Giroan ekimenaren barruan antolatu dituzte bi jarduerak, baina eguraldi aurreikuspenaren ondorioz, aldaketak egin behar izan dituzte antolatzaileek.

Eguraldiak Zarautz Familia Giroan ekimenaren bigarren edizioa zipriztindu du. Izan ere, arratsalderako nahiz biharko espero den euriak, aldaketak egitera behartu ditu antolatzaileak. Hori horrela, gaur 16:00etatik 19:00etara Frontoi Txikin egitekoa zituzten mahai jokoak Merkatu Plazako lehen solairura mugitu behar izan dituzte.

Are zorrotzagoa izan da puzgarriekin hartu duten erabakia, zeren eta, bertan behera utzi dituzte. Musika Plazan, Lege Zaharren enparantzan, malekoian, Santuiturri plazan eta Sagasti plazan jarri behar zituzten 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide