Isiltasunarekin gozatzen

Aritz Mutiozabal 2023ko apirilaren 23a

Belarrietako entzungailuak ezinbestekoak izan ziren atzo Lege Zaharren enparantzan egin zuten Shhh! Fest jaialdian. Kutsadura akustikoaren inguruan herritarrak kontzientziatzeko egitasmoa izan zen.

Udaleko Ingurumen departamentuak antolatuta, kutsadura akustikoaren aurrean herritarrak sentsibilizatzeko Shhh! Fest ospatu zuten atzo Lege Zaharren enparantzan. Jaialdi berezia izan zen, apartekoa. Izan ere, ekitaldiak entzun eta bere osoan gozatzeko belarrietako entzungailuak jarri behar izan zituzten, eta baita gozatu ere.

Aitzitik, entzungailurik ez zuenak ez zuen lortzen ikuskizunean barneratzen, eta ez zen jabetzen ezertaz. Azken finean egitasmoaren helburua hori izan zen, halako saioek sortzen duten zarataz kontzientzea eta bizikidetza errespetatzea.

Guztira, hiru ekitaldi egin zituzten Shhh! Fest jaialdiaren barruan, arratsaldetik gauera. Tor Magoaren Magiaren sekretuak ikuskizuna eskaini zuen lehenik; ondoren, Haatik dantza konpainiak Errimak bi oinetan aurkeztuko zuen, dantza eta bertsoa uztatuz (argazki bilduman ikusgai); eta festa borobiltzeko, DJ Bon aritu zen gauen musika jartzen, isilean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide