Asteazkenean irekiko dute Jurgi Olaizola Txili sortzaile zarauztarraren erakusketa Arkami galerian. Irten barrura izenpean, lan berriek irakurketa irekia uzten dutela adierazi du sortzaileaak, "gonbidapena luzatuta ikusleari kolore, testura edo formak jarraituz bidaian parte hartzeko". 18:30ean egingo dute irekiera, eta bertan izango da Olaizola.
Lanik gehienak 2023an margotu ditu Olaizolak, eta antzekotasun formal edo piktorikoez gain, sortzaileak azaldu du badutela barruragotik lotzen dituen "beste hari garrantzitsu bat" ere. 2016. urtean erakutsi zituen bere lanak azkenekoz Itzal erratuen musika erakusketan.