Zarauzko Gaztetxe berriko ateak urtarrilean ireki zituzten, baina espazioa egokitzeko lanetan ari ziren orduan. Orain, Gaztetxe berria, Hiruputzu, ireki izanaren ospakizun modura, egun osoko jaialdia antolatu dute larunbat honetarako.
Ospakizunak Poligonoan hasiko dira, eguerdian, Toka eta Bolo Txapelketarekin, eta ondoren, bazkaria izango da Gaztetxean bertan. Arratsaldean poteo musikatua egingo dute herrian zehar, eta gaua Gaztetxean amaituko dute, hainbat musika talderen zuzenekoekin.
Eguraldi txarra egiten badu, dena den, aldaketak egongo direla abisatu dute, eta horren berri sare sozialen bidez emango dutela jakinarazi dute.
Egitaraua
- 11:00. Toka eta Bolo Txapelketa, Poligonoan.
- 14:30. Bazkaria, Gaztetxean.
- 18:30. Poteo musikatua, Gaztetxetik abiatuta.
- 22:00. Kontzertuak, Gaztetxean: Goma2, GZR eta Manuela ahizpak.