Giro ederra dute Garagardo Azokan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko apirilaren 9a

Atzo eguerdian herri bazkaria egin zuten Garagardo Azokan eta jende asko bildu zen.

Asteazken arratsaldean ireki zituen ateak XXI. Garagardo Azokak eta ordutik jende asko gerturatu da Zarauzko Errugbi Taldeko kideek jarri duten karpara. Atzo, esaterako, herri bazkaria egin zuten bertan eta jendetza bildu zen hitzorduan. Dena dela, oraindik bertan izateko aukerarik izan ez dutenak garaiz dabiltza, gaur eta bihar irekita izango baita Garagardo Azoka, 12:00etatik 01:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide