Jose Angel Iribar atezain zarauztarraren estatuta bat jarriko dute Bilbon, San Mames estadioko kanpoaldean. Horren berri eman zuen atzo Athleticek eta ekitaldian bertan izan zen Iribar hunkituta agertu zen omenaldiarekin.
Athleticeko presidente Jon Uriartek azaldu zuenez, brontzez patinatutako estatua izango da, eta bi metro eta hamar zentimetroko altuera izango du. Alfa Arte etxeak egingo du eta erreferentzia moduan Iribar atezainez jantzita agertzen den bi argazki inokiko erabiliko dituztela ere gaineratu zuen klubeko presidenteak.
Kokapenari dagokionez, estadioaren kanpoaldean jarriko dute, "San Mamesen magalean, Pozas Lizentziatuaren kalearekin bat egiten duen zelaigunean, Luis Briñas kalearen ondoan. Gune pribilegiatua da, San Mamesera bertaratzen diren zale zuri-gorriek gehien erabiltzen duten igarobidea delako", azaldu du klubak bere webgunean.
Proiektuaren aurkezpen ekitaldian izan zen Jose Angel Iribar. Omenaldia eskertzen zuela azaldu zuen, eta historian zehat “Athleticen elastikoa jantzi duten jokalari guztien errekonozimendu” moduan hartzen zuela gaineratu zuen.