Zarautz Abesbatza Bordelera joango da ostegunetik aurrera, bere 40. urteurreneko ospakizunen barruan

Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 4a

Bidaia berezia egingo du Zarautz Abesbatzak aste honetan. Etzi abiatu eta datorren astelehenera bitartean Bordelera (Frantzia) joango dira. Han igaroko dituzten egunetan kontzertu sorta bat eskainiko ditu.

Zarautz Abesbatza sortu zutela 40 urte betetzen dira, eta ospakizunen barruan Bordelera (Frantzia) joango dira abesbatzako kideak bost eguneko bidaia batean. Apirilaren 6an, ostegunez, abiatuko dira Akitania Berriko hiri honetara, eta datorren astelehenean, hilaren 10ean, egingo dute itzulerako bidaia. 

Bordelen igaroko dituzten egunetan kontzertu sorta bat eskainiko du Zaruazko koroak. Lehen egunean, hilaren 6an, hiriko bi plazatan abesten arituko dira bertako Euskal Etxeko abesbatzarekin batera. Ostiralean, berriz, hilaren 7an, Saint-André ospitale unibertsitarioan kantatuko du. 

Euskal kantugintzako abesti sorta prestatu du abesbatzak emanaldi hauetarako. Hala, euskal eta frantziar jatorriko haur kanta ezagunak abesti berean uztartu dituzte: Six kilometre a pied eta Kilometro bat oinez kantak hain zuzen ere.

Abestera bakarrik ez, Bordeleko inguruneak ezagutzeko aukera izango dute, Saint Emillion, Sarlat edo Arcachon, esaterako. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide