Zarauzko udaletxeko plazan elkarretaratzea egin zuten ostiral arratsaldean. Aurretik, ordea, Hezkuntza saila, familia guztiak onartu lelopean alde zaharreko kaleetan kalejira zaratatsua egin zen, aukeratutako ikastetxeetatik kanpo geratu diren familiei babesa erakusteko, beraien erabakia errespetatzeko eskariarekin. Amaieran, kaltetutako familiek testu bat irakurri zuten beraien sentipen eta aldarriekin. Mantxi eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek bertso bana bota zituzten eta, bukatzeko, Txapasen eskusoinuaren doinuarekin Behin betiko kantatu zuen plaza guztiak.