Aizpurua-Agirre Urtetako Pala Txapelketako lehen irabazleak

Aritz Mutiozabal 2023ko martxoaren 28a

Urtetako Pala Txapelketako finalean parte hartu zuten pilotariak beraien sariekin. (ZKE Pilota saila)

Bikuña-Zubiaurre bikoa hartu zuten mendean, lehia oso estuan, jokatu zituzten bi jokotan.

ZKEko Pilota sailak antolatutako Urtetako Pala Txapelketako finalak jokatu zituzten larunbat goizean. Otsailean abian jarritako kirol egitasmoa bere amaierara iritsi zen Aizpurua-Agirre eta Bikuña-Zubiaurre bikoteen arteko norgehiagokarekin, eta, egia esan, erakustaldi ederra eman zuten biek ala biek.

Finala oso lehiatua izan zen,  eta, azkenean, Aizpurua-Agirre izan ziren garaile. Bi jokotan hartu zituzten mendean Bikuña-Zubiaurre; 10-7 eta 10-9koarekin, hain zuzen ere. Aurretik, Aurretik, Etxabe-Adurizek eta Unanue-Alkortak jokatuko zuten kontsolazioko finala, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko.

ZKE Pilota sailak estreinakoz antolatu du txapelketa hau eta balorazioa oso ona egin du, bai parte hartzeari dagokionez bai lehiaren dinamikaren aldetik. Gainera, zehaztu dutenez, finaleko egunean giro paregabea eduki zuten Urtetak frontoian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide