Santa Ana egoitzako egoiliarrak trizikloan atera dira paseatzera

Aritz Mutiozabal 2023ko martxoaren 27a

Malekoian eta Alde Zaharrean ibili ziren larunbatean, Bizikletaz Adinik Ez elkarteak sustatutako ekimenean.

Bizikletaz Adinik Ez elkarteak antolatuta, Zarauzko Santa Anako egoiliarrek trizikloz ibilaldiak egiteko aukera izan zuten larunbatean. Bi txandatan banatuta, goizez zein arratsaldez, malekoitik eta Alde zaharretik ibili ziren, lau boluntariok lagunduta.

Ekimen honen helburua da egoitzetan bizi diren adinekoak beren komunitatearekin konektatzen laguntzea, berdintasunean oinarritutako esparru jasangarri eta osasungarri batetik, eta, aldi berean, errespetua sustatzea eta belaunaldi desberdinen arteko harremanak ehuntzea.

(Argazkiak: Bizikletaz Adinik Ez)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide