Trafikoa itxiko dute bihar Aritzbatalden gaztetxoen txirrindularitza lasterketa dela eta

Jabi Gonzalez Toston 2023ko martxoaren 3a

Zarautzen egindako infantil mailako txirrindularitza lasterketa. (Zarauzko Hitza)

Zarauztarra taldeak antolatu du proba eta 15:30etik 18:00etara bitartean ibilgailuek ezingo dute igaro Zuberoa, Gurmendi, Herrikosoro eta Hegoalde kaleetatik.

Larunbatean jokatuko da Zarauztarra txirrindularitza taldeak gaztetxoentzat urtero antolatu ohi duen lasterketa. Aritzbatalde kiroldegiaren inguruan osatu dute zirkuitua, beste behin, eta infantil eta kimu mailetako txirrindulariak dira nor baino nor arituko direnak.

Haien segurtasuna bermatzeko moztu egingo dute trafikoa pedalkadak emango dituzten eremuan. Zuberoa kalean izango dute irteera eta helmuga eta tartean Gurmendi, Herrikosoro eta Hegoalde kaleetatik ere igaroko dira. Bada horiek izango dira ibilgailuentzat itxita egongo direnak 15:30etik 18:00etara bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide