Ostiralean itzuliko da Algarapola ekimena Ion Martinez 'Txiki'-ren bakarrizketarekin

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ots. 28a, 14:00

Ion Martinez 'Txiki' umoregilea. (Zelako Kultur Ideiak)

22:30ean hasiko da saioa Arrano tabernan, eta azken ekitaldian bezalaxe, mikroa zabalduko diote parte hartu nahi duen orori bere txisteak kontatu ditzan. Hori bai, aurrez izena emateko eskatu dute antolatzaileek.

Arranopola kultur elkarteak beste bakarrizketa saio bat antolatu du Algarapola ekimenaren barruan. Abenduaren amaieran abiatu zuen umorezko dinamika eta hirugarren ekitaldia izango da eta ostiral gauean jarri du hitzordua. Oraingoan, Ion Martinez 'Txiki' umoregilea izango da  22:30etik aurrera Arrano tabernara bertaratzen diren herritarrak barre leherrarazten ahaleginduko dena.

Horrez gain, mikro ireki saioa ere antolatu dute, otsaila hasierako azken saioan egin zuten bezalaxe. Parte hartu nahi dutenei izena aurrez ematea eskatu diete antolatzaileek arranopolazarautz@gmail.com helbidera mezua idatzita. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide