Amaia Nausia historialariak bere azken ikerketa lana aurkeztuko du Emakumeen* Etxean

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko otsailaren 15a

Amaia Nausia Pimoulier (Erein argitaletxea)

Ni casadas ni sepultadas liburuan, gizartean "tabu" diren emakumeen zahartzaroa eta alarguntzearen inguruan jardungo da Amaia Nausia Pimoulier historialaria.

Bihar, osteguna, Ni casadas ni sepultadas liburua aurkeztuko du Amaia Nausia Pimoulier historialariak, 18:30ean Emakumeen* Etxean. ONEKA Emakume Pentsiodunen Elkartea Emakumeen* Etxeko Mahaiko kide da eta, azken horrek proposatu zuen aurkezpen hori egitea; izan ere, "gure kulturan tabu diren emakumeen zahartzaroa eta alarguntzearen gaien inguruan jardungo da", azaldu dute Emakumeen* Etxeko kideek. Arbasoen memoria kolektiboa berreskuratzeko ahaleginean, Nausiak Nafarroako alargunak izan ditu ardatz, "emakumeen erresistentziaren adibide", Europako sistema patriarkalaren sustraitzea bere egunerokotasunetik azaltzeko. Hitzaldia euskaraz izango da eta sarrera librea, gelaren edukiera bete arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide