Udaberriko taberna eta jatetxea bihar irekiko dituzte

Mireia Galarza Bastida 2023ko otsailaren 15a

Ordutegiari dagokionez, asteartetik ostegunera 9:00etatik 21:00etara egongo da irekita, ostiraletik larunbatera 9:00etatik 00:00etara, eta igandeetan 9:00etatik 20:00etara. Astelehenetan, berriz, itxi egingo dute. 

Behin esleipen prozesua amaiturik, Udaberriko taberna eta jatetxe zerbitzua erabilgarri izango dira bihartik aurrera. Esleipenak bi urteko iraupena izango du, beste bi urte luzatzeko aukerarekin.

Udalak adierazi duenez, esleipen prozesua hiru aldiz ireki da, eta lehenengoan inor aurkeztu ez zenez, ondorengoetan sei entitate eta partikularri egin zaie gonbidapena esleipenean parte hartzeko.

Azken hilabeteetan, espazio hau zabalik mantendu da Udaberri Jubilatuen Egoitzako erabiltzaileei zerbitzua emateko eta, ostegunetik aurrera, taberna eta jatetxe zerbitzua berreskuratuko da. Ordutegiari dagokionez, asteartetik ostegunera 9:00etatik 21:00etara egongo da irekita, ostiraletik larunbatera 9:00etatik 00:00etara, eta igandeetan 9:00etatik 20:00etara. Astelehenetan, berriz, itxi egingo dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide