Semaforodun pasabide berria jartzeko lanak hasi dituzte Hiruerreketa auzoan

Mireia Galarza Bastida 2023ko otsailaren 13a

Obrak hasi dituzten eremua. (Xabier Txurruka)

Obren helburua da oinezkoei GI-2633 errepidea alde batetik bestera igaro behar dutenean pasabidea erraztea.

Semaforodun pasabide berria jartzeko lanak hasi dituzte Hiruerreketa auzoan. Hala adierazi du Xabier Txurruka Zarauzko alkateak bere sare sozialen bitartez. 

Obren helburua da oinezkoei GI-2633 errepidea alde batetik bestera igaro behar dutenean pasabidea erraztea. Alkateak ez du zehaztu obrek zenbat iraungo duten.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide