Urtero bezala, San Valentin egunaren bueltan, maitasuna ardatz izango duen kontzertua eskainiko du Zarautz Abesbatzak. Ostiralean izango da, Merkatu Plazako lehen solairuan.
20:00etan hasiko da kontzertua, eta bertan "maitasunezko, maitemin oroitzapeneko eta maiteminezko abestiak" entzun ahal izango dira. Abesbatzako kideek herritarrak gonbidatu dituzte kontzertua ikustera joateko.