Etzi zabalduko dute izen ematea igeriketa ikastaroen hirugarren hiruhilekorako

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ots. 13a, 09:30

Igeriketa ikastaroak Aritzbataldeko kiroldegian. (Zarauzko Udala)

Otsailaren 26an, igandea, itxiko dute ikasle berrientzako epea eta udaleko Kirol sailak zehaztu duenez, adin guztietarako eskaintza zabala izango da.

Aritzbatalde kiroldegiko igeriketa ikastaroen hirugarren hiruhilekoan eskolak hartu nahi dituzten ikasle berriek asteazkenetik aurrera eman ahalko dute izena. Otsailaren 26an, igandea, itxiko dute epea, eta martxoaren 6an argitaratuko dituzte zozketaren emaitzak.

Ondoren, aurreko bi hiruhilekoetako ikastaroetan parte hartu duten ikasleei zabaldu diete hirugarrenean parte hartzeko aukera, plaza libreak baleude, betiere. Hala balitz, martxoaren 10etik 15era eman ahalko lukete izena azken horiek. Emaitzak, azkenik, 21en emango dituzte.

Ikastaroak, berriz, martxoaren 27an hasiko dira eta ekainaren 24an amaitu. Haur, gazte zein helduei daude zuzenduta udaleko Kirol sailak jakinarazi duenez, eta goizez zein arratsaldez emango dituzte eskolak. Horrez gain, larunbat goizetan ere eskainiko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide