Udaberri elkarteak atzerrira bidaia antolatu nahi du, eta El Corte Ingles Bidaiak agentziak hiru eskaintza prestatu ditu, bazkideen iruzkinak kontutan hartuta. Hala, datorren ostegunean, otsailaren 16an, 11:00etan hasita, aurkeztuko dute proposamena, eta bertan emango dituzte xehetasun guztiak. Udaberri eraikineko lehen solairuan izango da saioa.
Bestetik, martxoaren 15ean, urteko batzar orokorra egingo du elkarteak, Modelo aretoan. 18:00etarako egin dute lehen deialdia, eta 18:30erako bigarrena. Bertan, 2022ko kudeaketa azalduko dute, eta 2023rako proposamena aurkeztu. Elkarteak batzarrean parte hartzeko deia egin die bazkideei, elkartearen etorkizuna guztien erabaki behar dutela azalduz.