Siria eta Turkiako lurrikaren kaltetuei dirua bidaliko die Hotz Zarautzek

Mireia Galarza Bastida 2023ko otsailaren 12a

Zaporeak elkartearekin elkarlanean, Bizum edo ohiko diru transferentzien bidez jasoko dituzte dohaintzak. 

Hotz Zarautzek jakinarazi duenez, Zaporeak elkartearekin elkarlanean, dirua jasoko dute Bizum edo diru transferentzia bidez datozen egunetan, Siria eta Turkiako lurrikaretan kaltetuak izan direnei laguntzeko. 

Aipatutako azken elkarte horrek janari bilketa egingo du gaur Euskal Herrian zehar, Apoyo al Pueblo Sirio elkartearekin batera. Hori dela eta, elikagai guzti horiek Turkia nahiz Siriara ahalik eta azkarren iristeko jasoko dute dirua. Diru transferentzia honako kontu korronte zenbakira egin beharko da: ES73 3008 0181 3437 9030 5027. Bizum bidezko transferentzia berriz, 04982 zenbakira egin beharko da, kontzeptuan dohaintza jarrita. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide