23 urtez azpiko Zarauzko Eulen-Nuuk txirrindulari taldeko Iñigo Eizagirre zarauztarrak proba garrantzitsua jokatuko du gaur. Euskadiko selekezioak deitu du, eta haiekin kontzentratu da Nafarroa Behereko Itzulia jokatzeko. Behin lasterketa jokatuta, etxeko taldearekin egingo du bat igandean bere ohiko lan diziplinari jarraitzeko.
Eulen-Nuuk taldeak ere Ipar Euskal Herrian izango ditu hitzorduak asteburuan. Bihar, larunbatarekin, Nafarroa Beherean ariko dira lehian: Donazaharren hasiko da 14:00etan eta Donibane Garazin bukatuko da 16:20 aldera. Etzi, igandearekin, Tour de la Soule delakoa jokatuko dute Zuberoan: Maulen hasi eta bukatuko da proba, 123 kilometroko ibilbidea egin ondoren; 09:00etan abiatuko dira txirrindulariak.
Azken unera arte, lantalde teknikoak ez du erabakiko nortzuk parte hartuko dute aipatu lasterketetan, hainbat txirrindulari hoztuta ibili direlako astean zehar. Bestalde, Ekain Ajerrista azpeitiarra osatzen ari da joan den astean jasandako istriputik; izan ere, proban zehar antolakuntzako moto batek harrapatu egin zuen.