Joan den asteartean Donostiako Prim kalean lan istripuan hil zen zarauztarraren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Zarauzko Lege Zaharren enparantzan. Prekarietatea hiltzailea! Adnan Saad gogoan leloa zeraman pankararta baten atzean kontzentratu dira.
Elkarretaratzea deitu dute LABek, Ernaik eta Sortuk.