Aurkeztu dute plaieroetako elastikoa

Aritz Mutiozabal 2023ko urtarrilaren 28a

Ander Epelde sariduna erdian, eta antolakuntzako kideak alboetan, elastiko berria eskuetan dutela. (Aritz Mutiozabal)

Hondartzako Futbol Txapelketaren gaurko jardunaldiari hasiera eman baino ordubete lehenago aurkeztu du antolakuntzak plaieroetako ikur izango den elastikoa. Ander Epelderen diseinuak irabazi du lehiaketa, eta merezitako saria jasoa aurkezpen saioan.

Txapelketan parte hartzen duten taldeen artean egin dituzte orain arteko salmenta gehienak –350 elastiko baino gehiago– eta gaur eguerdian aritu dira banatzen beraien lokal aurrean. Edonola ere, herritarrek ere erosteko aukera izan dute, eta aurrerantzean ere horretarako bide emango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide