Etzi amaituko da Martxoak 8ko kartel lehiaketarako lanak aurkezteko epea

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urtarrilaren 18a

Martxoak 8ko kartel lehiaketako aurreko edizio batean aurkeztu ziren lanekin egindako erakusketa. (Zarauzko Hitza)

Ostiraleko 12:00ak arte egin daitezke proposamenak eta guztien artean bakarra hautatuko du epaimahaiak. Dena den, herritarrek bozketa irekian erabakiko duten bigarren saririk ere izango da.

Zarauzko Udaleko Berdintasun sailak joan den asteko astelehenean, hilaren 9an, zabaldu zuen Martxoak 8ko XV. Kartel Lehiaketara diseinuak aurkezteko epea eta agortzear da jada. Izan ere,  etziko 12:00k baino lehen aurkeztu behar dira proposamenak.

Gauzak horrela, komeni da gogoratzea taldean nahiz bakarka aurkeztu daitezkeela lanak, baina bakarra betiere. Gainera, ordenagailuz egindakoak beharko dute nahitaez eta e-postaz bidaliko dira Berdintasun sailaren helbide elektronikora (berdintasuna@zarautz.eus).

Diseinu parte hartzaile guztien artean bi izango dira sarituko dituzte. Irabazlea epaimahaiak erabakiko du eta 400 euro irabaziko ditu, eta bigarren saria herritarrek hautatuko dute bozketa ireki bidez. Facebooken egingo dute azken hori eta eta 200 euro jasoko ditu boto gehien lortzen dituen lanaren egileak.

Erlazionatuak

Zabaldu dute Martxoak 8ko kartel lehiaketa

Jabi Gonzalez Toston 2023 urt 10 Zarautz

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide