Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazle, hizkuntzalari eta politikariak 1968tik 1986ra bitartean idatzi zituen kronikak biltzen dituen liburua da Txillardegiren Kronikak. Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak eguneratu dituzte testuak eta Susa argitaletxeak plazaratu zuen iaz, Txilardegiren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira.
Hain justu, aipatutako bi idazleek, Izagirrek eta Zabalak, hartuko dute parte Garoa liburu denda eta kultur laborategiak, Susarekin elkarlanean antolatutako aurkezpen saioan. Ostegun honetan izango da Garoan bertan, 19:00etan hasita.