Irakurle taldeen ekainera arteko irakurgaiak eta hitzorduak, prest

Onintza Lete Arrieta 2023ko urt. 8a, 08:10

Euskarazko solasaldiak Nerea Loiolak gidatuko ditu, eta gaztelaniazkoak, berriz, Amaia Garciak. Gurasoak ere ipuin kontalari egitasmoko hitzorduak ere zehaztu dituzte. Gaztelaniazko solasaldiak aste honetan bertan hasiko dira, eta datorrenean umeentzako ipuin kontaketak. Euskarazko solasaldia hileko azken astean hasiko da.

Sanz Enean elkartzen diren irakurle taldeentzako 2023ko lehen seihilekorako egutegia prest dago. Hitzorduak zehaztuta, eta irakurgaiak ere aukeratuta dituzte, udaleko Kultura Sailak jakitera eman duenez.

Euskarazko solasaldiak Nerea Loiola idazleak gidatuko ditu, eta guztiak 18:30ean hasiko dira Sanz Enean kultur etxean, ostegunetan.

  • Urtarrilak 26, osteguna. Erabili goldea hilen hezurren gainetik  (Olga Tokarczuk).
  •  Otsailak 23, osteguna. Ene herri txikia (Gaël Faye).
  • Martxoak 23, osteguna. Azken etxea (Arantxa Urretabizkaia).
  • Apirilak 27, osteguna. Etxea (Paco Roca).
  • Maiatzak 25, osteguna. 13 ipuin (Luisa Carnés).
  • Ekainak 15, osteguna. Eskuan beti zerbait (Maialen Berasategi).

Gaztelaniazko solasaldiei dagokienez, horiek Amaia Garciak gidatuko ditu, irakurgai bakoitzarekin bi saio egongo dira, eta euskarazkoen ordu eta toki berean izango dira: 18:30etik aurrera, Sanz Enean.

  • Urtarrilak 12 eta 19. Un día en la vida de una mujer sonriente (Margaret Drabble).
  • Otsailak 13 eta 16. Madres e hijos (Theodor Kallifatides).
  • Martxoak 9 eta 16. Hamnet (Maggie O’Farrell).
  • Apirilak 13 eta 20. Cualquier otro día (Dennis Lehanne).
  • Maiatzak 11 eta 18. Los últimos románticos (Txani Rodríguez).

Azkenik, Irakurketa Txokoaren berri ere eman du udalak. Gurasoak ere ipuin kontalari egitasmoa egingo dute aurten ere, Miriam Mendozaren eskutik, eta hilean behin, asteazkenetan 17:30ean hasiko dira saio horiek Sanz Enean, 3-6 urte bitarteko haurrentzat. 

Urtarrilaren 18an, otsailaren 15ean, martxoaren 15ean, apirilaren 19an eta maiatzaren 17an kontatuko dituzte ipuinak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide