Zumaian eta Getarian amaitu dute Merkatu Plazan zozkatutako otarrek

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urtarrilaren 5a

Merkatua Bizirik elkarteak zozkatutako otarren irabazleak. (Utzitakoa)

Merkatua Bizirik elkarte sortu berriak aurrera eraman duen lehen ekimena da, eta abenduaren 31ra bitartean Merkatu Plazan erosi duten bezeroak saritu nahi izan dituzte horrela.

Zumaiako Christinak eta Getariako Pilarrek irabazi dituzte abenduan sortu zen Merkatua Bizirik elkarteak zozkatutako bi otarrak. Gaur eguerdian jaso dute saria bi irabazleek.  Lehenengoak, zumaiarrak, hori bai, ezin izan du gerturatu eta bere gertuko batek jaso du haren partez.

Elkarte sortu berriko kideek aurkezpen ekitaldian azaldu zutenez, Merkatu Plaza biziberritzea dute helburu, eta, horretarako, hainbat ekimen garatuko dituzte. Bada, hauxe da aurrera eraman duten lehenengoa. Merkatu Plazan erosketak egin dituzten bezeroei esker ona adierazteko, joan den urteko azken astean erosketak bertan egin zituztenen artean zozkatu dituzte bi otarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide