Urtea korrika amaitu zuten atzo zarauztarrek, Antoniano Kirol Elkarteak antolatzen duen San Silbestre lasterketan. Giro ederra izan zen arratsaldean Musika Plaza inguruan, eta jendetza bildu zen urteko azken lasterketan parte hartzeko edo familiakoak eta lagunak animatzeko.