Iazko etenaren ostean, Zarauzko kaleetara itzuli da San Silbestre lasterketa. Izan ere, urtea lasterka amaitu zuten atzo, urteko azken egunean, 500dik gora zarauztarrek; mozorratuta batzuk, lagun giroan besteak.
Lehenbizi haurren lasterketa jokatu zen, eta Oinatz Mendizabal eta Iraia Castro nagusitu ziren. Gero, 17:00etan abiatu ziren Musika plazatik helduak. Herrigunean bira eman ondoren leku berean helmugaratu ziren, eta bizkorrenak Nerea Amilibia eta Jokin Lizeaga izan ziren. Mozorrorik onenaren saria ere banatu zuten antolatzaileek, eta lasterka Gabonetako zuhaitzez jantzita egin zuen bikoteari eman zioten.
Hona hemen sailkapenak mailaz maila:
- Haurren sailkapena
Mutilak:
-Oinatz Mendizabal
-Daniel Cornejo
-Amets Makazaga
Neskak:
-Iraia Castro
-Elene Cornejo
-Jare Peinado - Helduen sailkapena
Gizonezkoak:
-Jokin Lizeaga
-Imanol Larrañaga
-Ibai Makazaga
Emakumezkoak:
-Nerea Amilibia
-Elena Beristain
-Alaitz Oruesagasti