Algarapola ekimenaren estreinakoak Arrano leherrarazi du

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 28a

Abiatze ezin hobea izan du umorezko dinamika berriak. Jendetza bildu du lehen saioak eta barre algarak kalearaino iritsi dira.

Jendetza biltzea espero zuen Arranopola kultur elkarteak bart abiatu duen Algarapola ekimeneko lehen saioan. Bada, guztiz bete ditu aurreikuspenak. Taberna barruan leku gehiagorik ez eta terrazan jarraitu behar izan dituzte bakarrizketak zenbait herritarrek. Argiak izan dira antolatzaileak horretan ere, bozgorailuak jarri baitituzte kanpoaldean. 

Gainera, bertaratuek gustura entzun dituzte umoregileek kontatzeko zituztenak. Etxeko artistak, Julen Portillok, egin ditu aurkezle lanak eta harekin batera Iker Plazaolak, Ana Goitiak eta Antton Telleriak barrez leherrarazi dute publikoa ordu eta erdi iraun duen saioan. Antolatzaileen esanetan, guztiak aritu dira "bikain".

Datorren urtean emango diote jarraipena Arranopola dinamika berriari. Hurengo hitzordua otsailaren 3an jarri dute, zehazki, eta oholtza gainean arituko diren artistak lotzeko lanetan dabiltza. Hori dela eta, parte hartu nahi duen oro gonbidatu dute antolatzaileek beraiekin harremanetan jartzera. arranopolazarautz@gmail.com helbidera idazteko eskatu dute.

Argazkiak: Ane Arruti.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide