Harrera beroa egin zieten atzo arratsaldean Olentzero eta Mari Domingiri Zarauzko Satuiturri plazan. Trikitilariek lagundututa iritsi dira Santuiturri plazara opariz betetako gurdiarekin eta banan banan agurtu zituzten bertan bildutako haur guztiak. Hauek gauean jaso nahi zituzten erregaloak gutunean zehaztuta jakinarazi zieten eta bere zakuan gorde zituen Olentzerok guztiak. Horrez gain, musuak eta gozokiak ere banatu zizkieten Olentzero eta Mari Domingik haurrei, baita beraiekin argazkiak atera ere.
Olentzerok eta Mari Domingik euren magia zabaldu aurretik, bestelako magia ikuskizunaz gozatzeko aukerarik ere izan zuten Santuiturri plazara gerturatu zirenek. Iago Magoa arduratu zen atarikoa egiteaz.