Abiatu dute Zarauzko Haurren Gabonetako Hamabostaldia

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko abenduaren 18a

Urtarrilaren 3ra arte iraungo du Zarauzko Haurren Gabonetako Hamabostaldiak, eta jarduera ugariz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikiek: haur parkea, puzgarriak, ur-jolasak eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna, besteak beste

Zarauzko Udalak haurrentzat egitarau oparoa antolatu du Gabonetarako, eta atzo eman zioten hasiera Haurren Gabonetako Hamabostaldiari. Musika Plazan elkartu ziren haurrak, eta txikienek Gabonetako apaingarriak margotzen zituzten bitartean, gaztetxoagoak, taldetan banatuta, Alde Zaharrean barrena korrika ibili ziren, jende artean mozorrotuta zeuden begiraleen bila.

Urtarrilaren 3ra arte iraungo du Haurren Gabonetako Hamabostaldiak, eta jarduera ugariz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikiek: haur parkea, puzgarriak, ur-jolasak eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna, besteak beste.  Zarauzko Udalak eta Haur Kultur Taldeak antolatu dute egitasmoa, eta aurtengoa 40. edizioa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide