Kantujira Txikia egin dute Zarautzen

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko abenduaren 17a

Imanol Urbieta Musika Eskolako haurrak kalera atera dira eguerdian, eta abestuz eta dantza eginez girotu dute herria.

Kantujira polita eskaini dute Imanol Urbieta Musika Eskolako tailerreko 4, 5, 6 eta 7 urteko ikasleek eta eskusoinu txiki eta pandero ikasleek, eguerdian. Kalera atera dira, eta herrian giro ederra jarri dute, euren doinu et dantzekin. Musika eskolan hasi dute kantujira, eta Geltoki parkean egin dute lehen geldialdia; handik, berriz, Alde Zaharrera joan dira kalejiran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide